Herriko ondarea ezagutzeko bisitak eta mendi irteerak, ekainera bitartean

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko api. 5a, 11:23

Arrasateko plaza, garai bateko kioskoarekin. (Argazkia: Mendia funtsa).

Arrasateko Udalak hainbat bisita eta irteera antolatu ditu apiriletik ekainera arte, herriko ondarea ezagutarazteko helburuarekin, Arrasate, gertuko turismoa lelopean. Ekintzetan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da.

Hona hemen apiriletik ekainera bitartean antolatu den turismo eskaintza:

Apirila

  • Apirilak 6, 7, 8 eta 15: Arrasate hiribildu bizia. Herriko ondare historiko kulturala eta Arrasateko ondare eta jatorri industriala ezagutzeko bisita gidatuak.
  • Apirilak 9: Bakue-Kortaburu-Etxezarreta.
  • Apirilak 30:GR GI-289 Hartzaren urratsa (Bergara-Arrasate).

Maiatza

  • Maiatzak 1: GR GI-289 Hartzaren urratsa (Arrasate-Leintz Gatzaga).
  • Maiatzak 6, 20 eta 27: Arrasate hiribildu bizia.
  • Maiatzak 7: Gongetako meatzeak-Santa Luzia ermita.
  • Maiatzak 20: Irrika Gluten Free Bakery: Glutenik gabeko obratzailea.
  • Maiatzak 21: Garagartza-Udala-Besaide-Teilamendi-Garagartza.

Ekaina

  • Ekainak 3, 10 eta 17: Arrasate hiribildu bizia.
  • Ekainak 4: Besaide-Kobaundi-Udalatx.
  • Ekainak 4: Bisita kultura Debagoienean.
  • Ekainak 18: Bedoña-Larriño-Kurtzetxiki.

Izena eman behar da aurrez

Dagoeneko zabalik dago izen-ematea, honako bide hauetan: BAZen, 943 25 20 00 telefonora deituta eta udal webgunean.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak