Autismoa ezagutzera eman guran

Txomin Madina Milikua 2023ko api. 1a, 21:28

Argazkia: Desire Ots Romero

Bihar, apirilaren 2a, Autismoaz Kontzientziatzeko Munduko Eguna dela aprobetxatuz, gaiaren inguruko informazio zabaltzeko mahai bat jarri du Arrasateko Biteri plazan Desire Ots Romerok. Dio ezezagutza handia dagoela autismoaren inguruan.

“Nik autismoa dut, baita nire semeak ere, eta konturatuta gaude jendeak ez duela autismoa ezagutzen. Gaia ikustarazi nahi izan dut”, azaldu du Desire Ots Romerok gaur Biteri plazan informazio banatzeko mahai jartzera bultzatu dituen arrazoiaz galetuta. Hala, autismoari buruzko informazioa jarri du eskuragai bertan, baita berak egindako txapk eta pultsaerak ere. Horiek salduta lortutako diru Gautenaerandako, autismo nahasmendua duten pertsonen senideen Gipuzkoako elkartearendako, izango da. Eguraldiak lagundu ez duen arren, jendea animatu da informatzera eta erostera.

Argazkia: Desire Ots Romero

“Jende asko eta asko dago autismoa zer den ez dakiena”, dio Otsek, eta horrek hainbat ondorio dakartzala gaineratu, adibideak emanaz: “Autismoa ez da ikusten den zerbait. Hortaz, gerta daiteke edozein lekutara joan eta pertsonari begietara begiratzen ez badiozu, pentsatzea zakarra edo ezatsegina zarela”. Era berean, dio gauza asko ez daudela autismoa duten pertsonentzat egokituta: “Erakuslehioetan, esaterako, gauza asko ez daude argi idatzita, eta ez dugu ikusten ondo zer den”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak