Kooltur Ostegunak zikloaren baitan, apirilean bi kontzertu

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko api. 6a, 14:00

Janus Lester taldea. (Argazkia: erran.eus)

Janus Lester beratarra apirilaren 20an izango da gaztetxean, eta Eibarko Kokein taldea apirilaren 27an.

Aste Santuko oporrak tarteko, apirileko azken bi eguenetarako proposamenak egin ditu Kooltur Ekintzak taldeak. "Publiko gaztearen eta pop-zaleen artean egon den sorpresa bitxienetako bat da Berako Janus Lester musikaria. Kontzerturik eman barik ezagun egin zen bakarlari moduan, eta gaur egun taldearekin ari da zuzenekoetan. Oinarrian popa euskaraz egiten dute, baina baditu musika beltzaren ukituak ere", dio antolatzaile taldeko Iker Barandiaranek.

Kokein taldea apirilaren 27an

Zaloa Urain abeslariak gidatzen duen boskoteak hartuko du azken eguenean lekukoa Arrasateko gaztetxeko taularen gainean. "Talde beteranoa da; zazpi disko dituzte argitaratuta; azkenekoa, iaz, Atomika, Mauka Musikagintzaren eskutik. Rocka zentzu oso zabalean lantzen du boskoteak eta zuzeneko indartsuak egiten ditu".

Eibarako Kokein taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak