Silvia Marsó, antzerkian, zineman eta telebistan ibilitako aktoreak, musikan debuta egingo du; Del Toro Blues Band musika beltzaren talde ospetsuarekin. Denen artean, proiektu liluragarria sortu dute eta Madrilen bira arrakastatsua egin ondoren, ikuskizun musikal hau Arrasaten izango da hilaren amaieran.
Hori dela eta, Ibai-artek, apirilaren 14ra bitartean antzerkia ikusteko 50 sarrera bikoitz zozketatuko ditu bezeroen artean; guztira 100 sarrera. "Zuk ere sarietako bat nahi baduzu, parte hartu! Sarrera bikoitzak lortzeko ordain itzazu zure erosketak Arrasate Txartelarekin edota erosketa-tiket baten argazkia bidali 688 73 41 49 WhatsApp zenbakira" azaldu dute.
Gainera, sarrerak erosteko aukera ere egongo da, Altuna Lurrindegian egongo dira eskuragarri.
Ekimen Ibai-artek antolatu du, Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.