Ander Murua, Goñi memorialeko finalean, gaur, 'streaming' bidez (18:30)

Xabier Urtzelai 2023ko api. 5a, 09:00

Ander Murua.

Soraluze kluba ordezkatzen dabilen Ander Murua arrasatearrak gaur, eguaztena, jokatuko du Goñi memorialeko finala. Jaialdia 18:30ean hasiko dute, eta arrasatearraren partidua hirugarrena izango da. Bada, Goiena.eus atarian izango duzue finala ikuskai, streaming bidez. 

Goñi memorialeko finalak egongo dira ikusgai Goiena.eus atarian gaur arratsaldean, kirolzale tv kanalaren bitartez. Pilota jaialdia 18:30ean hasiko dute, eta arrasatearraren norgehiagoka hirugarrena izango da. Elite mailan Muruak –Soraluzeko kluba ordezkatuz– eta Ugartemendiak Elola eta Lizeaga izango dituzte aurrean.

Arrasatekoak eta Ugartemendiak ibilbide polita egin dute txapelketan. Lehenengo kanporaketa-partiduan 22-4 hartu zituzten mendean Labaka eta Beloki. Eta final-aurrekoan 22-2 irabazi zieten Igoari eta Apezetxeari. Berez, partidua 13-2kora arte jokatu zuten, baina Apezetxeak partidua bertan behera utzi behar izan zuen eskuin besoan ziztadak zituelako, eta arrasatearrak eta tolosarrak finalerako txartela eskuratu zuten, apenas lan erdiak eginda.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak