Pirolitikak zortzigarren sailkatu dira Mater Series txapelketan

Xabier Urtzelai 2023ko mar. 30a, 10:27

Asteburuan jokatu dute Mater Series txapelketa Bilboko El Fangon, eta arrasatearrak pozik etorri dira han egindako lanarekin: "Sekulako esperientzia izan da, lehenengo partidua irabazi genuenean taldekideen irribarreak dena esaten zuen", adierazio dio GOIENAri entrenatzaile lanetan dabilen Belen Aranbarrik. Argazkiak: Pirolitikak taldea.

Kantxa kanpotik baino gurago luke partiduak berdegunean bertan bizi izan, baina belaunean lesioa du Belen Aranbarrik, eta entrenatzaile lanetan dihardu: "Sekulako inbidia pasatzen nabil, baina tira, kanpotik ere gauzak hobeto ikusten dira, eta taldekideei gidatzen saiatzen naiz, zuzenketak egiten", dio Arrasatekoak. Normala den moduan, asteburuan jokatu duten Mater Series torneoan hainbat zuzenketa egin behar izan zituen, baina baita gozatu ederra hartu ere. "Jokatu genituen lau partiduetatik lehenengoa irabazi genuen, Granadakoen kontra, baina beste partiduetan ere kontrarioaren entsegu marraren gainean egon ginen uneoro. Pirolitiken taldea oso lehiakorra izan zen, egia da momentu puntualetan akatsak egiten ditugula eta kontrarioek hori baliatzen dutela entseguak egiteko, baina normala da, ikasten ari gara, horregatik gaude Garapen kategorian. Baina, lehenengo partiduan lortu genuen garaipenak... Taldekideen irribarre, emozio, negar malko... Denetik izan zuen partidu horren ostekoak, izugarri ondo ibili gara".

Bilbon guztira 18 talde batu ziren, eta bi kategoriatan banatu zuten torneoa. Hala, Garapen mailan arrasatearrak zortzigarren sailkatu ziren: "Oso esperientzia ona izan da. Hurrengo hitzordua Puerto Santa Marian izango da, ekainean, baina gu ezingo gara joan ART-k antolatzen duen Garagardoaren jairekin bat egiten duelako. Klubarendako asteburu hori oso garrantzitsua da, eta bertan izango gara laguntzen. Baina, dagoeneko hasi gara pentsatzen lagunarteko bat antolatu beharko dugula, partiduetako tentsioa ez galtzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak