Orbel taldea post-rocketik harago joango da Koolturren

Hasier Larrea 2023ko martxoaren 30a

Argazkia: Fanny Maillard.

Ostegun honetan, martxoak 30, Orbel taldea izango da Arrasateko gaztetxean, 22:00etan hasita, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Baionako taldeak ezohiko proposamena dakar kaleratu duen Lur hezea bigarren diskoan. Hastapenetako post-rockak bilakaera bat izan du, oraingoan Orbelek hanka bat antigoaleko usadio konjuru paganoetan baitauka, eta beste bat elektronikaren giro ilun, pausatu eta sarkorretan, ahots melodia oso nabarmenekin aberastuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak