156.000 euroko isuna, 89 pertsona etxean erroldatzeagatik iruzur eginda

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko mar. 28a, 14:45

Espainiako Barne Ministerioak emandako informazioaren arabera, 70 urte inguruko gizonezko arrasatear bat da zigortua. Dokumentuak faltsutzeaz gain, Ogasun Publikoaren eta Gizarte Segurantzaren aurkako delitua leporatu diote.

Azaldu dutenez, Gipuzkoako Immigrazio Sareen Aurkako eta Dokumentuak Faltsutzeko Unitateko ikerlariak ohartu ziren kasuaz, eta, "bidegabezko erroldatzeen arrazoiak" zehazteko, lankidetzan aritu dira bestelako instituzioekin batera; hala nola, Espainiako probintzietako Atzerritartasun eta Muga Brigadekin. Hala, ondorioztatu dute etxebizitza horretan erroldatutako 89 pertsonetatik 38 gutxienez ez zirela inoiz bertan bizi izan, eta titularrak 50 eta 300 euro artean kobratzen zituela tramiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak