Autismoa ikusarazteko mahai informatiboa jarriko dute zapatuan

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko mar. 28a, 11:11
Gautena elkarteko hainbat kide, Donostian, mahai informatibo batean.

Apirilaren 2an, domeka, Autismoaren Nazioarteko Eguna da eta, horren harira, autismoa ikusarazteko mahai informatibo bat jarriko dute zapatuan, apirilak 1, Biteri plazan, 10:30etik 13:00etara.

Informazioa emateaz gain, txapak eta bestelako materialak izango dituzte salgai eta batutako dirua Gautena elkartera bideratuko dute, Autismoaren Espektroko Nahastea duten pertsonen senideen elkartera.

Horrekin batera, Gautena elkarteak Urdinduz martxa egingo du apirilaren 2an, domeka, Azpeitian. "Helburu nagusia autismoaren errealitatea bistaratzea da, errealitate ezberdinak gizarteari erakustea, aurkeztea. Azken finean, erakusten ez dena, ikusten ez dena existitzen ez dela dirudielako. Hor gaudelako eta hor egon nahi dugulako. Aukera berdinak nahi ditugulako gizarte honen partaide garen kide guztiontzat. Danok gara ezberdin eta aldi berean danok gara berdin", azaldu dute elkarteko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak