Bihar "herriko komertzio txikien proposamenak" jaso gura dituzte erdigunean eta egubakoitzean, berriz Udala auzoan egongo dira. "Hilabete honetan San Andres, Musakola, Erguin eta Santa Teresa auzoan egon gara eta bizilagunen proposamen asko jaso ditugu. Balantze oso positiboa egiten dugu", azaldu du Eva Abuin alkategaiak.
Hurrengo asteetan, aldiz, Gesalibar, Meatzerreka eta Bedoña auzoetan izango dira. "Herritarrei parte hartzeko eta hauteskunde proposamenak egitera animatzen ditugu".