Beldurrari buruzko antzezlana zapatuan Amaia udal antzokian

Hasier Larrea 2023ko mar. 24a, 12:59
Marti, ihesean (Argazkia: Mar Mar konpainia).

3 urtetik gorakoendako 'Arraina bihotzean' obra taularatuko du Mar Mar konpainiak, 17:00etan hasita.

Pandemia garaian sortu zuten Bizkaiko Mar Mar konpainia, arlo teknikoko eta artistikoko kideen elkarlanetik. Tarzan izan zen landu zuten lehenengo obra, eta, oraingoan, lehen sorkuntza propioa plazaz plaza aurkezten dihardute: Arraina bihotzean. Marti da protagonista, kresal usaina duen herri polit batean lasai bizi den haurra. "Portuan aita marinelaren zain dagoela, ekaitz batek uretara jaurtiko du, eta itsas hondoan zehar nahitaezko bidaia hasiko du; prozesu horretan, arrainen eta beldurren hizkuntza ikasi beharko du Martik", azaldu dute antzezlanaren sortzaileek.

Aritza Rodriguezek, Maitane Serranok eta Irene Hernandok gorpuzten dituzte obran agertuko diren askotariko protagonistak, eta txotxongiloek ere hartuko dute parte istorioan. Irudi eta hitz zainduak erabilita, beldurrarekin bizi izatea "gauza normala" dela helaraziko diete neska-mutilei. Bihar izango da emanaldia, zapatua, arratsaldeko bostetan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak