Ertzaintzak GOIENAri baieztatu dio atzo gaueko 23:00 aldera Arrasaten eraso matxista izan zela. Gizonezko batek bikotekide ohia kolpatu eta laban batekin mehatxatu zuen. Ertzaintzaren zenbait patruila eta Udaltzaingoa bertaratu ziren eta gizonezkoa atxilotuta eraman zuten. Hala, Ertzaintzatik adierazi dutenez emakumeak ez du zauri fisikorik eta erasotzailea gaur goizean epailearen esku utzi dute.