Hego Ameriketako ikasleek, bi espezialitate izango dituzte sakontzeko: batetik, Lanbide Heziketa ingurumen, energia iraunkortasuna; eta, bestetik, Komunikazio eta Marketing formazio profesionala. Azken hori, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko Xabi Igoak zuzenduko du eta espezializazioko hamabost ikaslek Goiena bisitatu dute gaian sakontzeko.
Goienako zuzendari Iban Arantzabalekin izan dira pare bat orduan. Landu dituzten gaien artean izan dira: enpresa eredua, kooperatibak, Tokikom, Goiena kooperatiba bera, multimediatasuna eta kazetaritza eredua 2023an.
Conexaomundo da Mondragon Unibertsitateak eta Paraibako Gobernuak duten hezkuntza proiektu bat.