Hasieratik nagusitu ziren etxekoak, atsedenaldira 59-22 abantailarekin iritsiz. Bigarren zatia oso parekatua izan zen, baina Arrasatekoek ondo baliatu zuten lehen zatian lortutako aldea. Taldeak partidu borobila egin zuen, jaurtiketen %57a saskiratuz. Jokalari nabarmenduena Izar Bedia izan zen, 32 puntu sartuz; denboraldiko hamargarren garaipena eskuratzen lagunduz.