Keinu berezia egin diote, lagunartean, Aido Doyle-ri

Hasier Larrea 2023ko mar. 18a, 18:04

Arrasateko erdigunean oso maitatua izan da irlandarra. Iaz hil zen, eta ostiralean Saint Patricks Day eguna izan zenez, Dat, Basati eta Beste bat! taldeetako lagunek asteburu hau aprobetxatu dute Aidori hainbeste gustatzen zitzaizkion futbola eta musika uztartzeko.

Atzo Dat tabernan You'll never walk alone zioen mezua eta Aidoren erretratua zeraman pankarta jarrita hasi zen omenaldia. Gaur goizean lagunarteko futbol partidua jokatu dute Zaldibarren, Dat eta Basatiko lagunen eta Saint Pauli Beste bat! taldeko kideen artean. Izan ere, Aido Liverpooleko zale amorratua zen, baina musika ere asko gustatzen zitzaion.

Horregatik egin dute eguerdi aldean kontzertu akustiko xumea, sinbolikoki haren izenarekin batailatu duten plazatxoan, Basati ondoan. Asier Salak eta Pello Herizek, besteak beste, kantu irlandarrak interpretatu dituzte, Stiff Little Fingers eta The Poguesenak. El Bille artistak ere bere ekarpentxoa egin du flamenco kutsuko kantuak joz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak