Eztabaida piztuta Itziar Ituño eta Ramon Agirre aktoreekin

Hasier Larrea 2023ko mar. 17a, 12:08

Argazkia: Txalo konpainia.

Hobe ixilik! antzezlana aurkeztuko dute domekan, 19:30ean, Amaia antzokian, Txalo konpainiaren eskutik.

Ez dirudi, telesailetan bezala, elkarri tiroka hasiko direnik, baina bai, behintzat, tentsioak gora egingo duela bi aktore ezagunen arteko elkarrizketek aurrera egin ahala.

Txorakeriez egingo dute berba; adibidez, gazta-tartez, patineteez edota odol-pikoez. Baina baita gai serioen inguruan ere: Me Too mugimendua, klima aldaketa eta amatasun subrogatua, besteak beste. "Izan ere, gizarte honen arauak konplexuak direla jakinda, ustez adierazpen-askatasuna nagusi den guneetan jada zenbait gauza ezin dira aipatu ere egin". Premisa horretatik abiatzen da Txalo Produkzioak antzerki-konpainiaren obra. Begoña Bilbaok zuzenduta eta Salome Lelouchen testutik abiatuta, Ituñok eta Agirrek eztabaiden aukerak eta arriskuak arakatuko dituzte, batean hitz arruntetatik hasita, bestean galdera existentzialistak planteatuta eta hurrengoan familiarteko sekretu delikatuak kontatuta.

Sarrerak antzokiko lehiatilan edota Internet bidez eskura daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak