Martxoaren 4an izan zen 42. shinkyokushinkaiko Espainiako txapelketa, eta Arrasateko taldetik hiru partaide aurkeztu ziren. Iosu Madinabeitia 21 urtez azpiko mailan lehiatu zen; eta Leire Valor eta Aitor Madinabeitia, senior mailan. Oso maila ona eman zuten hirurek: bi domina lortu zituzten. Lehenik, Iosu lehiatu zen, eta haren mailan hirugarren postua lortu zuen: finalerdietara iritsi zen. Valor izan zen hurrengoa, eta, txapelketa ona egin eta gero, Iosuk bezala brontzea lortu zuen. Azkenik, Aitorren txanda izan zen, eta maila onean lehiatu arren, lehen borrokan kanporatu zuten.
Derion, berriz, VI. Euskadiko beteranoen txapelketa izan zen, eta Saioa karate taldeko hiruk parte hartu zuten. Gorka Izurrategi eta Esther Gomez 41-45 adin tarteko mailan eta Carlos Sanchez 35-40 adin artekoen mailan lehiatu ziren. Txapelketari dagokionez, Izurrategik lehen kanporaketan joan behar izan zuen; lehia-maila ona erakutsi arren, aurkari oso indartsua izan zuen. Gomez oso ondo ibili zen, eta urrearekin itzuli zen. Azkenik, Sanchezek lan bikaina egin ondoren finalera iristea lortu zuen, baina ezin izan zuen garaipena lortu: zilarrarekin itzuli zen.
Martxoaren 18an, Xavier Varteniuc Fuenlabradan izango den liga nazionalean lehiatuko da, parte-hartze ona eta maila ona erakusteko helburuarekin.