'Nuestra libertad' dokumentala aurkeztuko dute martxoaren 23an Arrasaten

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko mar. 15a, 13:13

Dokumentaleko momentuetako batean, Teodora Vasquez (Argazkia: Nuestra Libertad).

Martxoaren 8aren bueltako egitarauaren baitan, Nuestra libertad dokumentala aurkeztuko du Teodora Vasquez protagonistak, Emakume Txokoaren eskutik, Kulturateko areto nagusian. Martxoaren 23an izango da saioa, 19:00etan, eta dokumentala ikusteko aukera ere izango da.

Celina Escherrek zuzendutako lana Teodora Vasquezen istorioan oinarrituta dago. Las 17 taldearen bozeramailea da Vasquez. Izan ere, hainbat emakumeri giza hilketa larriagotua leporatu zieten El Salvadorren, abortu espontaneoa izateagatik.

Protagonistaren kasua estremismoaren sinbolo bihurtu da abortuaren kriminalizazioan eta emakumearen aurkako krudelkerian, El Salvadorko sistemaren barruan; baina, baita ahalduntzearena, erresilientziarena eta elkartasunarena ere.

Vasquez, Arrasaten

Esan moduan, Teodora Vasquezek filma aurkeztuko du eta haien bizipenen eta borroken berri emango du zuzenean, Euskal Herrian egiten ari den biran, beren ahotsek eta borrokek El Salvadorretik kanpo ere oihartzuna izan dezaten.

Celina Escher zinegile suitzar-salvadortarraren lehen film luzea da. Hainbat herrialdetako zinemaldietan ibili da, eta 2022an Donostiako Zine eta Giza Eskubideen zinemaldian, non publikoaren film luze onenaren saria jaso zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak