Autobusa 08:00etan aterako da Zalduspeko geltokitik, "maskaradei hasiera ematen dieten goizeko 'barrikadak' ikusteko denboraz iristeko". Emanaldi nagusia edo ofizioak bazkal ondoren hasten dira, eta horiek bukatzean hartuko dute itzulerako autobusa, 19:00ak edo 20:00ak aldera.
Txartelak AEDn bertan eskura daitezke, apirilaren 19ra arte, 15 eurotan. AEDko bazkideek, aldiz, 12 euroko prezioa izango dute.
