Azalpen txiki batekin, hiru galdera egingo dizkiete herritarrei: Zein arlotan uste duzu daudela gabeziak Arrasaten?; Zein arlori emango zenioke lehentasuna?; Zein proposamen edo proiektu behar du Arrasatek zure ustez?.
Horiez gain, halaber, bestelako iradokizunak egiteko aukera ere eskainiko du galdetegiak. "Erantzunak anonimoak izango dira eta, modu erraz batean egiteko, frankeoa ordainduta daukan gutun-azal baten bidez bidali ahalko dituzte erantzunak herritarrek". Bestalde, QR kode baten bitartez, galderak online erantzuteko aukera ere egongo da.
Herritarrak parte hartzera animatu dituzte eta haien iritziak partekatzera. "Guztiak irakurri eta aztertuko ditugu eta horiek aintzat hartuta osatuko dugu gure hauteskunde programa", gaineratu du Ubarretxenak. Datozen bizpahiru asteetan proposamen horiek jasotzea espero dute.