Dagoeneko ikusgai Seber Altube plazan Emakumeak gora! erakusketa

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko mar. 13a, 17:06

Ezkerretik eskuinera: Maitane Muñoz, Nerea Isasi eta Johana Sanchez

Gaurtik eta eguena arte, Emakumeak gora! lelopean hiru eskailera more egongo dira ikusgai Seber Altube plazan. Elgoibarren izan dira, eta Arrasatetik pasa ostean Tolosa eta Pasaiako herrietan burutuko da ekintza.

Emakumeak gora! lelopean, hiru eskailera more jarri dituzte Arrasateko Seber Altube Plazan. Gaurtik, hilaren 16 arte egongo da erakusketa ikusgai. 2023ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpainaren leloa izan da Emakumeak gora!. Emakundek bultzatu du kanpaina, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarekin, hiru foru-aldundiekin, EUDELekin eta EAEko hiru hiriburuetako udalekin batera. Arrasateko Udalak ere bat egin du kanpainarekin, eta hori dela eta, hiru eskailera more jarri dituzte gaur goizean. Kale ekintzaren helburu nagusia da ikustaraztea gizarteak emakume gehiago behar dituela erantzukizun postuetan. 

Ekitaldian izan dira Johana Sanchez Arrasateko Udaleko Berdintasun zinegotzia, Nerea Isasi Gipuzkoako Foru aldundiko Berdintasun zinegotzia eta Maitane Muñoz Garapen Komunitarioko zinegotzia. 

Sanchezek nabarmendu du, 2015etik Arrasateko Udalak %60an hazi duela berdintasun saileko aurrekontua. Era berean, gogoratu du gizarte honek emakume gehiago behar dituela goi karguetan.

Berdintsu mintzatu da Nerea Isasi ere: "Ahalegin horretan, oraindik ere emakumeak desabantaila egoeran ageri dira eremu askotan, baita gure lurraldean ere". Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendariak gaineratu du emakumeen aldarriak ez direla soilik Martxoak 8ra mugatzen. 

Jarri dituzten eskaileretan zera irakurri daiteke: "Gipuzkoan, zaintzagatiko eszedentzien %71a emakumeak hartzea ez da zaintza-lanak guk egin behar ditugulako. Gizarteak gure garapen profesionala mugatzen duen rol hori esleitzen digulako baizik". Horrez gain, QR bat azaltzen da emakumeakgora.eus web orrialdera eramaten zaituena. Eskailera moreak Elgoibarren izan dira, eta Arrasaten egon ondoren, Tolosan izango dira. Bukatzeko, Pasaian izango da azken geldilekua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak