Eszenatokia eta harmailak beteta, Arrasate Musikalen 50. urteurreneko kontzertuan

Miren Arregi Amasorrain 2023ko mar. 12a, 10:50

50. urteurrena ospatzeko 300 musikari eta abeslari batu ditu Uarkapen Arrasate Musikalek. Musika eskolako bandak eta orkestrak emango zioten hasiera ekitaldiari eta ondoren, Tailer Musikaleko eta Musika Hizkuntzako ikasleak, Goikobalu Abesbatza, Txorbela Otxotea, Izaskun Murgia elkarte lirikoa, Arrasateko parrokia-koruarekin eta Bergarako Orfeoia ere irten ziren oholtzara, Edu Arzamendik gidatuta. Hain zuzen, Juan Arzamendiren Mari Errauskin obrako zati bat duzue hemen entzungai.

Arrasate Musikalen 50. urteurreneko kontzertu hori osorik emango du Goiena telebistak martxoaren 18an, zapatua, 22:00etan; eta domekan, 17:00etan eta 23:00etan.

Erlazionatuak

Arrasate Musikalen 50. urteurreneko ekitaldia, iruditan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023 mar 12 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak