Helduenek ibilketa nordikoa ikasteko aukera izan dute, horretarako propio gerturatu diren hezitzaileek emandako jarraibideei eskerrak, mugikortasun aktiboa sustatzeko jarduerak bultzatzea baitu helburu kanpainak. Hala, txikienentzat ere ginkana bat prestatu dute; besteak beste, pedalei eragiteko beta izan dute pista batean, eta baita puzgarrietan jolastekoa ere.
Kultur ibilaldi bat ere egin dute, 12:00etan hasita, Emakume ahaztuak eta gizon on batzuk izenpean, "inguruko kultura-ondarea jarduera osasungarri baten bidez ezagutzeko", aldundiaren arabera.
Bihar ere ibilbidea
Ekintzak, ordea, bihar arte luzatuko dira. Burdinaz forjatuta, Arrasateko erdi aroaren inguruan izenburupean, beste kultur ibilaldi bat egingo dute 12:00etan hasita, eta bi orduko iraupena izango du.