Emakume artisauen eta ekoizleen topaleku bilakatu da Seber Altube plaza

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko martxoaren 11

Emakume Txokoak eta Arrasateko Udalak antolatuta, emakume artisauen eta ekoizleen azoka egin dute gaur goizean Seber Altube plazan. Azoka "txikia eta bizia" izateko nahia zuten antolatzaileek, "kalitatezkoa eta gertukoa", emakumeen langintza herritarrei gerturatzeko asmoz. Hala, hemeretzi postu izan dira: hamahiru emakume artisauenak, bost bertako produktuen ekoizleenak eta azken bat Amerika elkartearena, herrialde ezberdinetako jakiekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak