STEAM alorrean egin du bere ibilbide profesionala Sonia Ortubai Balanzategik, Abantail Kooperatibako zuzendari nagusiak. Historikoki gizonezkoen lan eremua izan den horretan izandako esperientziak partekatu ditu eta gaur egun zientzia, teknologia eta ingeniaritza alorretan emakume gehiago ez egotearen arrazoiez hausnartu du.
Arantza Lejarraga Marco Arizmendi Ikastolako Umezaintza guneko zuzendari nagusi izan zen. Umezaintza aitzindari izan zen emakumeak lan-munduan murgiltzen hasi zirenean familia kontziliazio arazoei irtenbidea emateko zerbitzu gisa sortu zen heinean. Ordukoak eta gaur egun hezkuntza alorrean ere ikusten dituzten nesken eta mutilen arteko roll-en eta estereotipoen gainean aritu da.
Ainara Abasolo Etxabek bere bideari ekin zion duela urte gutxi, Irrika Gluten Free proiektua abian jarri zuenean. Proiektuak sukaldaritzaren eta gozogintzaren alorrean arrakasta izan du. Ama eta amama ere ekintzaile izan zituen Abasolok eta berak ere bide berari ekin zion. Nork bere buruan sinisteak duen garrantziaz aritu da, besteak beste.