Aste Santuan hainbat kirol campus izango dira aukeran

Xabier Urtzelai 2023ko martxoaren 10a

Ointxe!-k, Mondrak eta Arrasateko Eskubaloi Taldeak gertu dituzte Aste Santuko campusak. Eskubaloikoek apirilaren 3tik 5era bitartean egingo dute campusa, futbolekoek apirilaren 11tik 14ra bitartean, eta saskibaloikoek bi txanda egingo dituzte.

Eskubaloikoen ordutegia izango da 10:00-13:00 –30 euro; Iturripen–, saskibaloikoek Musakolan egingo dute campusa –09:30-13:30–, eta txanden arabera prezio ezberdinak izango dira –80 eurotik hasita–. Eta futbolekoak Mojategin batuko dira –09:30-13:30; 80 euro, zaintza zerbitzua ere badute–. Eskubaloikoan izena emateko, aeb@ arrasateeskubaloi.eus-ra idatzi edo deitu 619 67 26 96 zenbakira; futboleko campuserako, mondrakanpusak@gmail.com edo 667 54 61 86 zenbakia; eta saskibaloi campuserako, kirolzuzendaria@ointxe.eus edo 653 01 48 60 zenbakia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak