Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta Lanbidek bi ikastaro berri eskainiko diete langabezian daudenei. Bi helburu konkretu dituzte ikastaroek; alde batetik langabeen enplegagarritasuna hobetzea, eta bestetik, jardunean dauden langileen ezagutza profesionala aberastea. Industria-automatizazioko sistemen proiektuen garapenari buruzko ikastaroa astelehenean hasi zen, eta uztaialaren 28an amaituko da. Ikastaro honetan, ikasleek potentzia elektrikoko instalazioen proiektuak garatzen ikasiko dituzte, segurtasunaren eta ingurumenarekiko errespetuaren arloetan kalitate-irizpideak lortuz eta indarrean dagoen araudia betez. Mondragon Goi Eskola Politeknikoko egoitzan jasoko dira eskolak, 08:00etatik 14:00etara.
Bestalde, fabrikazio mekanikoko produkzioaren kudeaketaren gaineko ikastaroa datorren astelehenean hasiko da, hilaren 13an, eta ekainaren 16an amaituko da. Izena ematen dutenek fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzen eta kontrolatzen ikasiko dute, praktika profesionalekin amaituz. Ordutegia honako hau da; 09:00etatik 14:00etara.
Prestakuntza hauetarako plazak betetzeke daude oraindik. Izena-emateko bi bide jarri dituzte; Helbide elektronikora idatziz, iretolaza@mondragon.edu edo 664265068 zenbakira deituz.