Emakume Txokoak eta Arrasateko Udalak beste urte batez egin dute apustu martxoan emakume ekoizleek euren salmenta-puntua izan dezaten Seber Altube plazan: "Azoka txiki eta bizia antolatu dugu, kalitatezkoa, gertukoa eta emakume artisau eta ekoizleak protagonista izango dituena, euren langintza herritarrei gerturatzeko asmoarekin, mimoz eta pasioz egindako lana ikusarazteko eta denon eskura jartzeko".
Bailarako emakume artisauek poltsak, zilarrak, bitxiak eta arropa eroango dute plazara, tokiko ekoizleek gazta, gozoak eta eztia moduko produktuak, eta Amerika elkarteak herrialde ezberdinetako jakiak. Goizeko 10:00etan zabalduko da azoka, 14:00ak arte.