Ohiturazko zuzenbideaz eta zuzeneko demokraziaz jardungo dute zapatuan

Hasier Larrea 2023ko mar. 7a, 10:16

Felix Rodrigo Mora.

Askatasuna eta Giza Eskubibideen herri plataformak antolatuta, Felix Rodrigo Morari elkarrizketa egingo diote Kulturaten, hilaren 11n, 10:30ean hasita.

Bi kontzeptuok "proiektu iraultzaileari" atxikitzen dizkio idazle, historialari eta filosofo soriarrak, alde batetik, "zuzeneko demokraziak gizabanakoei euren burua gobernatzeko gaitasuna itzuliko dielako".
 
Ohiturazko zuzenbideari, ostera, garai batean garrantzi handiagoa ematen zitzaion, gaur egun zuzenbidea batez ere lege eta bestelako arau juridikoetan oinarritzen delako, baina iraganean ohiturek garrantzi handia izan zuten gizarteko harremanak arautu eta harreman horien inguruko gatazkak ebazteko. Rodrigo Moraren esanetan, ohiturazko zuzenbidea "ez da berezkoa gizakietan, eta giza-askatasunen berreskurapena lortzeko bide bakarra giza kalitatea hobetzea eta prozesu iraultzaile bat abian jartzea izango da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak