Ludoteka ibiltaria San Andresen egongo da datozen lau asteburuetan

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko martxoaren 7a

Musakolatik San Andres auzora salto egin eta datozen lau zapatuetan Arimazubi plazan izango da Txatxilipurdiren ludoteka ibiltaria, 11:30etik 13:30era, bi hezitzaile bidelagun izango direlarik.

Martxoaren 11n, 18an eta 25ean eta apirilaren 1ean egongo da ludoteka ibiltaria Arimazubi plazan. Txoko ezberdinak jarrita, askotariko aukerak izango dituzte parte-hartzaileek sormena lantzeko, harremanak egiteko, mahai-jolasak ikasteko, norbere gaitasun eta abileziak erakusteko eta abar.

3-12 urte bitartekoek eta horien guraso edo arduradunek izango dute aukera parte hartzeko. "Bestalde, 3 urtetik beherakoei ere aukera zabalduko diegu parte hartzeko, beti ere heldu baten laguntza eta ardurapean. Beraz, animatu eta gerturatu Arimazubira zapatu honetan 11:30etan, goiz atsegin zein jostagarria pasako dugu!", azaldu dute Txatxilipurditik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak