Kontzertu erraldoia egingo du Arrasate Musikalek hilaren 11n Uarkapen

Hasier Larrea 2023ko mar. 3a, 13:10

50. urteurrena ospatzeko 300 musikari eta abeslari batuko ditu Uarkapen datorren asteko zapatuan, 19:00etan hasita. Musika eskolako 37 kide omentzeko ere baliatuko dute hitzordua.

Musika eskolako bandak eta orkestrak emango diote hasiera ekitaldiari, nork bere aldetik, eta ondoren, bi taldeak Tailer Musikala  eta Musika Hizkuntzako ikasleekin, Goikobalu abesbatzarekin, Txorbela Otxotearekin, Izaskun Murgia elkarte lirikoarekin, Arrasateko parrokia-koruarekin eta Bergarako Orfeoiarekin irtengo dira oholtzara, Edu Arzamendik gidatuta.

Guztiek batera interpretatuko dituzten piezen artean egongo dira Ennio Morriconek The Missión filmerako egokitutakoak, Juan Arzamendiren Mari Errauskin obrakoak eta Arrasate Musikalen ereserkia. Musika eskolako 37 kide omentzeko ere baliatuko dute hitzordua.

Sarrerak 10 eurotan daude salgai Kajoin, Monten eta Ezkiñan. Kontzertu egunean ere erosi ahalko dira, 18:00tatik aurrera, Uarkapeko lehiatilan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak