"Inork ezin die guztiei lagundu, baina guztiok lagun diezaiokegu norbaiti"; filosofia hori du ardatz Harreman elkarte solidarioak, munduko herritar txiroenei babesa emateko helburuarekin. Oraingoan, Sirian eta Turkian jarri dute arreta, "han gertatzen ari diren lurrikara izugarriek pertsona pobreenak kaltetu dituztelako gehien, beti bezala". Larrialdi egoera hori "asko" luzatuko dela-eta, Harremanen ustez "betebehar morala da biktimen sufrimendua gogoan izatea", eta horregatik jarri du beste kanpaina bat abian: "Dirua biltzeko eta, gure ahalbideekin, zorigaitz lazgarri hori arintzeko". Bildutakoa kaltetutako eremuetan espezializatutako "gure konfiantzazko eta sarritan lan egin ohi dugun GKEetako bati" emango diote. Dirua nora bideratua izan den eta zertan erabili den jakinarazteko hitzaldia egingo dute aurrerago.
Ekarpena egin nahi duenak Harremanen lau kontu korronteak ditu eskura:
- Euskadiko Kutxa: ES23 3035 0001 50 0010042825
- Kutxabank: ES95 2095 5055 51 1061985981
- Caixa: ES67 2100 1972 03 0200112601
- Caja Rural: ES83 3008 0253 49 2793534526
Jasotako kolaborazioek ogasunari dagokion desgrabazioa izango dute. Desgrabazioa baliatu nahi dutenek Harreman-i jakinarazi behar dizkiote datu pertsonalak.