Frantziako Tourraren bigarren etapa Arrasateko erdigunetik igaroko da

Hasier Larrea 2023ko mar. 2a, 16:57

Uztailaren 2an Debagoiena zeharkatuko du munduko txirrindularitza ekitaldirik ezagunenak,  Aramaiotik Oñatirako norantzan. Arrasaten, saihesbidetik beharrean erdiguneko errepidetik joango dira txirrindulariak, eta horrek segurtasun eta trafikoaren ikuspuntutik egokitzapen ugari egitea ekarriko du.

Uribarri auzotik Maalako biribilgunera arteko errepide bazterreko aparkalekuak ezingo dira erabili, eta Arrasateko Udala dagoeneko hasia da protokoloa prestatzen. Oraindik ez dute zehaztu non jarriko duten aparkaleku alternatiboa, baina eguna iritsi ahala mezu informatiboak jarriko dituzte atarteetan.

13:45 aldera iritsiko da pelotoia Arrasatera, hala ere, 170 ibilgailu komertzialez osatutako Tourraren karabana tropela baino bi ordu lehenago igaroko da. Ondoriz, errepidea ibilgailuen zirkulaziorako erabat itxita egongo da 09:55etik aurrera, 5 orduz. Tarte horretan, aparkatutako ibilgailu guztiak kentzeaz gain, edukiontziak baztertu, garbiketarako operatibo berezi bat ezarri eta ibilbidea txirrindularien beharretara egokituko dute. 

Kultur ekitaldiak egongo dira

Udaletik adierazi dute "harro" daudela Frantziako Tourra moduko ekitaldi bat Arrasaten jasotzeaz. Txirrindularitza-probarik ezagunena munduko hirugarren kirol-ekitaldirik mediatikoena da, 840 milioi ikuslerengana iristeko gaitasunarekin. Domeka izanik, herrira jende asko etorriko dela aurreikusi dute, komertzioen eta ostalaritzaren mesederako. Bilbo Ekintza erakundearen bitartez egitarau berezia programatzeko asmoa erakutsi du Maria Ubarretxena alkateak: "Giroa sortuko duten kontzertuak antolatzeko asmoa dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak