Euskal Herri feministarantz hitzaldiarekin hasiko dute egitaraua, 19:00etan, Irati Topalekuan. Ernaiko eta Arrasateko Bilgune Feministako kideek hartuko dute hitza.
Gero, 20:00etan, bertso-poteoa egingo dute Arrasateko alde zaharrean eta 21:00etan, berriz, ekitaldi politikoa hasiko dute, Irati Topalekuan. Gaua borobiltzeko, pintxada kolektiboa egongo da gaztetxean, 23:30ean hasita.