Lagunarteko bi partidu jokatu dituzte asteburuan arrasatearrek, Sevillako San Jeronimo errugbi zelaian. Lehena, Sevillako La Cartija taldearen aurka eta bigarrena, Valladolideko WonderVRAC taldearen aurka. "Helburua beteta geratu da, elkarrengandik ikasi eta esperientziak partekatzea, hain zuzen", azaldu du Belen Aranbarrik, ART Amak Pirolitikak taldeko kideak.
Halaber, martxoaren 25ean Bilbon jokatuko duten Mater Serieserako gogoz daudela nabarmendu du. Hamasei talde ariko dira torneo horretan eta 375 parte-hartzaile inguru izango dira. 35 urte baino gehiago eta ama izatea dira parte hartzeko baldintzak.
2024koa etxean egin nahi dute
Halaber, datorren urtera begira, Mater Series torneoa Arrasaten egin gura dute. 2022an Sitsesen izan zen eta aurten, esan moduan, Bilbon izango da. 2024ko ekainaren 8an jokatuko duten txapelketa hori Arrasaten egitea da ARTren nahia, aurreko asteburuan garagardo karpa eta hurrengoan amen errugbi txapelketa.