Bi zebra-bideetan oinezkoentzako pasabide adimendun bat jarri dute, elkarren artean konektatutako hamabi argi-plakaz osatua. Hala, oinezkoak pasatzean argiztatzen dira zebra-bidea eta seinale bertikalak. Izan ere, LED argiak dituzten seinaleak ditu eta sentsoreekin aktibatzen dira oinezkoek zeharkatzen dutenean.
Victoriano Fuentes Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako zinegotziak azaldu duenez, oinezkoen segurtasuna dute helburu zebra-bide adimendunek. Azken biak jartzeko inbertsioa 21.089,43 eurokoa izan da (BEZ barik).