NATOren eta Europar Batasunaren inguruko hitzaldia domekan, Askapenak antolatuta

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko mar. 2a, 12:39

Datorren domekan, martxoak 5, NATO eta Europar Batasunaren inguruko hitzaldia egingo du Askapenak Arrasateko gaztetxean, 18.30ean. "Helburua da koiuntura irakurketa bat eta bi erakunde inperialista hauen ekintza eta politiken atzeko logika ulertu zein analisirako tresnak eskaintzea", azaldu dute.

Bilborako autobusa

Bestalde, Askapenak, Euskal Herriko beste eragile batzuekin batera, mobilizazioa deitu du martxoaren 11rako. Bilboko Eliptika plazan izango da, 17:30ean, "NATO buru duen azken ofentsiba inperialistari aurre egiteko eta Euskal Herria intiinperialistaren aktibazioa aldarrikatzeko".

Askapenako kideen esanetan, egungo testuinguruak "urgentziaz" eskatzen du Euskal Herria antiinperialista eta internazionalista baten aldarria. "NATO eta EB ez, Euskal Herria Antiinperialista! mobilizazioaren deitzaileok norabide horretan lehen pausotzat dugu gaurko deia", gaineratu dute.

Debagoienetik autobusa egongo da Bilbora joateko. Aretxabaletatik irtengo da, Azbetik, 14:45ean, eta ospitalean egingo du Arrasateko geldialdia, 15:00etan. 15:15ean Elorregiko herritarrak jasoko ditu eta 15:30ean, berriz, Bergarako Ibargarai geltokian geratuko da. Itzulerako autobusa, berriz, 20:30ean irtengo da Bilbotik.

Izena emateko zerrenda Basati tabernan dago. Langabetuendako prezioa 5 eurokoa izango da eta langileendako prezioa, berriz, 10 eurokoa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak