21 ziklista ariko dira Dorletako Ama Txirrindulari Eskolan aurten

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko ots. 26a, 11:13

Atzo, zapatua, egin zuten taldeen aurkezpena, babesle nagusia izango den JMA lantegian. Benjamin, alebin eta infantil mailako 21 txirrindulari ariko dira aurtengo denboraldian. (Argazkiak: Dorletako Ama Txirrindulari Eskola).

Benjamin mailan, Maddi Agirretxe, Oinatz Bailez eta Aratz Arana ariko dira. Alebin mailan, berriz, Auritz Garai, Xabi Lasaga, Nile Agirretxe, Oxel Kortabarria, Itoitz Olaziregi, Ainhoa Plaza, Markel Diaz eta Peru Errasti.

Infantil mailan, azkenik, hamar ziklista ariko dira: Katixa Navarro, Maialen Sancho, Izaro Ezpeleta, Aratz Larrañaga, Aimar Axpe, Oxel Isazelaia, Beñat Plaza, Eñaut Olaziregi, Lier Torres eta Eñaut Garai.

Bestalde, Mikel Iribecamposek, Aitor Juaristik eta Julen Axpek egingo dituzte entrenatzaile lanak.

Datorren astean, martxoaren 4an, Arrasaten izango dute errepideko lasterketa, 16:30ean Markuletetik abiatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak