Andaluziar Eguna ospatzen ari dira, eta egun handia dute gaur Arrasateko Al-Andalus zentroan

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko ots. 25a, 17:08

Otsailaren 28an ospatzen da Andaluziar Eguna, eta Arrasateko Al-Andalus zentroan ospakizunez beteriko egitaraua dute gaur. Alegria de la Sierra taldearen emanaldiarekin hasi dute festa. Jarraian heldu da Lourdes Oncala Arrasateko sevillana eskolako saioa. Luze joko du egunak Al-Andalus zentroan.

Festa da nagusi Arrasateko Al-Andalus zentroan. Sevillanak dantzatzeko dotore jantzita daude asko, beste batzuk ikuskizunaz eta festa giroaz gozatzera gerturatu dira. Egiari zor, festa giro aparta dago Arrasateko zentroan eta ateak zabalik dituzte guztiendako.

Alegria de la Sierra taldearen emanaldiarekin hasi dute eguna. Ondotik, zentroko Lourdes Oncala sevillana eskolako kideek egindako erakustaldia izan dute. Txalo zaparrada artean hartu dituzte; gustura ikusleak eta gustura, baita ere, sevillana dantzariak. Hainbat saio egin dituzte astetik astera eta urtetik urtera ikasitakoa balioan jarriz. Pozik zen Lourdes Oncala irakaslea ere.

Egun osoko egitaraua

Bazkariaren ostean arratsaldeko saioak etorriko dira. Lehenengo eta behin Maledantza dantza taldearen ikuskizuna dago iragarrita 19:00etarako, eta ondotik afaria. Ehundik gora lagun elkarteko direla azaldu du Al-Andalus elkarteko presidente Salva Delgadok. "Luze joko du gauak gaur hemen", azaldu dute. "Gorputzak eusten dion bitartean egingo dugu kantuan eta dantzan".

 

 

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak