Arrainen etxera joango dira haurrak 'Gure kanoa' obran

Hasier Larrea 2023ko ots. 24a, 11:32

Bihar, zapatua, hilak 25, txotxongiloek gidatutako haurrentzako antzerkia egongo da Amaia antzokian, 17:00etan hasita. Zurrunka Teatroaren eskutik, Senegalgo arrantzale-familia batean jaiotako Abba haurraren bidaian murgilduko dira neska-mutilak.

Izan ere, itsasoa, arrainen etxea, arrainik gabe geratuko da, itsasontzi handiek haien bizimodua eraldatu dutelako. Baina Abbak ezusteko abentura bati ekingo dio, hark ongi baitaki Maam Kumba kantuan hasten denean beraren bihotzean bizi den Arrain Argitsua mila kolorez piztu eta, herritarrek arrantzatu dezaten, arrainak erakartzen dituela arrainen etxera.

Lantalde sendoa dauka atzean txotxongilo antzerki horrek, soinu, argiztapen eta eszenografia zainduarekin eta Ion Maia bertsolariaren kolaborazioarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak