Aita Menniko elkartasun arduradun den eta kanpaina koordinatzen jardun duen Egoitz Zabala Sagarnak eskerrak eman gura izan dizkie euren ekarpenekin lagundu duten pertsona anonimo eta erakunde guztiei. Bereziki, Bergarako San Martin Agirre eskola eskertu gura izan du: "Gure eskerrik beroena. Ikastetxe horrek elikagai kopuru garrantzitsua bidali digu, eta han ikasleek, haien familiek eta ikastetxeko langileek parte hartu dute. Turkian eta Sirian zer gertatzen ari zen aztertzen jardun dute eskolan eta laguntzea erabaki zuten; haien erantzuna bikaina izan da".
