Etenaldi mugagabea egingo du Peru Altube arrasatearra kide duen Huntza taldeak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ots. 23a, 10:34

Huntza taldeko kideak. Altube, ezkerretik hasita, bigarrena.

Unibertsitateak batu zituen Huntza taldeko sei gazteak, Bilboko Somera kalean eginiko triki-poteoek, baina, orain, bidea eteteko erabakia hartu dute, "bihotzak baino, buruak eta gorputzak" eskatuta.

Taldeko kidea da Peru Altube bateria-jole arrasatearra, eta urte hauetan guztietan taldekide izan ditu Josune Arakistain (trikitia eta ahotsa), Uxue Amonarriz (panderoa eta ahotsa), Aitor Huizi (biolina), Aitzol Eskisabel (gitarra) eta Inhar Eskisabel (baxua). Dena den, nabarmendu dute "ederrena" alboan izan dituzten bidelagunak direla. "Baina bide orok nekea ere eragiten du, aldapen gorabehera horretan. Arnasa hartu eta indarberritzeko astia behar dugu orain".

Kontzertu berezia

Hala ere, bien artean, gelditzen zaizkien kontzertuak egingo dituzte, euretako bakoitza "azkena balitz bezala" gozatuz. Eta gainera, aurreratu dute agurreko kontzertu berezi bat ere antolatuko dutela, Azkena balitz bezala lelopean. 2024ko otsailaren 3an izango da hori, Bilboko Miribillan, eta laster emango dituzte xehetasunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak