Martxoaren 8aren bueltako bilera informatiboa egingo dute

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko ots. 21a, 09:41

Martxoaren 8ko manifestazioa, 2021ean.

Arrasateko Mugimendu Feministak bilera informatibo bat egingo du otsailaren 27an, astelehena, Martxoaren 8aren baitan antolatutako mobilizazioen berri emateko. Kulturateko Jokin Zaitegi gelan izango da, 19:00etan.

"Etxeetan, lantokietan eta harremanetan langile klaseko emakumeak izaten jarraitzen dugu zaintza sostengatzen dutenak. Denboren eta baliabideen pobrezia pilatzen jarraitzen dugu. Lanaldi bikoitzekin, zerbitzu publiko urri eta prekarioak ordeztuz, denera iritsi ezinik, eta bidean gure bizitzak immolatuz", nabarmendu dute mugimendu feministako kideek.

Horregatik guztiagatik, mugimendu feminista berriro aktibatu dela diote, aldarrikatuz zaintzak irauli nahi dituztela, "dena" aldatzeko. "Egungo zaintza erregimen kapitalista eta patriarkala eraldatzeko asmoz, mobilizazio-prozesu bati ekin diogu. Eta, lehen mugarria Martxoaren 8an ezarri nahi dugu", gaineratu dute.

Mobilizazio-prozesu horren berri, emango dute, hain zuzen, asteleheneko saioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak