Musikak eta zirkuak girotuko dute Merkemerkaua

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko ots. 20a, 11:49

Erromintxelak taldea izango da kontzertua egingo duenetako bat.

Ibai-arteko 28 establezimenduk otsailaren 23an, 24an eta 25an egingo dute Merkemerkaua, udazkeneko eta neguko arropak "prezio ezin hobean" eskainiz. Azoka girotzeko, gainera, hainbat kontzertu eta Zirkun Zirkoaren emanaldia antolatu ditu merkatarien elkarteak.

Eguenean, egubakoitzean eta zapatuan, askotariko saltokiak aterako dira kalera haien establezimendu aurrera edo komertzio guneetara udazken-negu denboraldiko produktuak "prezio ezin hobean" eskainiz: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak, eta abar.

Honako hauek dira azokan parte hartuko duten establezimenduak eta haien kokapenak:

Musika eta zirkua, azoka girotzeko

Azokarekin batera, egitarau bat ere prestatu du Ibai-arte merkatarien elkarteak:

Otsailak 24, egubakoitza:

  • 18.00retan, Dirty Dürüm Brass Band, Maiatzaren 1a plazatik irten eta herrian zehar.

Otsailak 25, zapatua:

  • 11:30ean, Zirkun Zirkoa, Maiatzaren 1a plazatik irten eta herrian zehar.
  • 13:00etan, Swingcollective, Arbolapetan.
  • 19:30ean, Erromintxelak, Herriko Plazan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak