Hortzetako pasta norberak egin dezakeela erakutsi dute

Txomin Madina Milikua 2023ko ots. 18a, 21:03

Aratusteak izanagatik ere gaurkoa hileko hirugarren zapatua denez, bertako produktuen azoka egin dute Arrasateko Seber Altube plazan. Haginak garbitzeko pasta naturala egiteko ikastaroa eskaini dute bertan Ekoudalatxekoek.

“Egiteko nahiko erraza da”, azaldu dute Ekoudalatxeko Nerea Altuna eta Idurre Arangurenek hortzak garbitzeko pasta naturala etxean egiteari buruz. Eta horixe irakatsi dute gaur Arrasaten, bertako produktuen azokan eskaini duten ikastaroan. Aratusteetako zapatua izan arren jendea animatu da, eta hamazazpi lagunek hartu dute parte bertan.: “Harrituta geratu gara”, gaineratu dute

“Bai ala bai behar direnak dira karbonato kaltzikoa, xilitola, lore-urak eta buztina. Eta sendotzeko, glizerina  eta xantana edo agar-agara”, esan dute Ekoudalatxekoek osagarrien inguruan, eta zailena osagarriak eurak bilatzea izan daitekeela, etxean ez duelako aparteko tresneriarik eskatzen: “Irabiagailu elektrikoarekin nahikoa da”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak