Australiatik etorritako Priscilla eta bere jarraitzaileak; Musakolako kongregazioa txano eta guzti; arrantzaleak eta mexikarrak; arrantzaleak, arraunlariak eta Eskoaziako gaiteroak... Horiek guztiak eta gehiago ikusi dira gaur Arrasaten, Arrasate Musikaleko txarangak girotuta egin duten Aratusteetako desfilean.
Aurtengo mozorrrorik onenen irabazleak ere eman dituzte jakitera. Bakarkako saria, Ana Urrutiaz jantzi den herritarrak eroan du; gazte kuadrilla onenarena, aurraunlari jantzi direnek; kuadrilla onenarena, akuarioa irudikatu dutenek; eta karroza onenarena, mexikarrek.