Karibear erritmora dantzatuko dute bihar Seber Altube plazan

Hasier Larrea 2023ko ots. 17a, 09:30

Amerika elkartekoak, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean.

Aratusteei kutsu exotikoa erantsiko die Katanga Dub musika taldeak; jana eta edana ez dira faltako.

Arrasaten sortutako Amerika elkarteak bere ekarpena egingo die aurtengo Inauteriei, azkenaldian beste hainbat festatan egin izan duten moduan –Musakolakoetan eta San Andreskoetan, esaterako–. Biharko, hilak 18, Nafarroako Katanga Dub gonbidatu dute Seber Altube plazara. 19:00etan hasiko den dantzaldi-emanaldian dub musika-eszenako soinu elektronikoak eta Kolonbiako Karibeko landa eta hiri-erritmoak uztartuko dituzte nafarrek. Euren leloa "aurreiritzi eta mugak apurtzea" denez gero, gogotik saiatuko dira cumbia, bullerenge, funk, elektronika, dantza, performance eta kontakizunekin uztartutako saioa taularatzen.

Ekitaldi borobila

Hori izango da plater nagusia, baina egongo dira osagai gehiago ere Seber Altuben, gauerdira arte iraungo baitu festak. Besteak beste, jaki latinoak dastatu ahalko dira, hala nola enpanadak eta txitxi-burruntziak. Mozorro lehiaketak eta Set musika jartzailearen kantu-zerrendak jarriko diote ginga egunari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak