Bizkaia etorbideko ezponda egonkortuko dute ostiraletik aurrera

Hasier Larrea 2023ko ots. 16a, 16:46

Obra egiteko, jarduketa-eremuan kokatuta dagoen espaloia itxi eta zazpi aparkaleku kenduko dituzte. Lanek zortzi aste inguruko iraupena izango dute, eta inbertsioa 48.279 eurokoa izango da, BEZa barne.

Arrasateko Udalak Bizkaia etorbideko ezponda egonkortzeko lanak hasiko ditu bihar, ostirala, otsailak 17. Duela lau urte hainbat luizi izan ziren inguruan, eta, orduan, xafla batzuk jarri ziren eremu horretan dauden eskaileretan, harriak espaloira eror ez zitezen. Oraingoan, ezponda egonkortzeko obra egingo dute.

Horretarako, sare eta ainguraketa metalikoak jarriko dituzte zortzi astetako epean, etorkizunean lur-jausirik izan ez dadin. Lanek iraun artean, oinezkoek kalearen beste aldeko espaloitik zirkulatu beharko dute, eta autoek ezingo dute gune horretan aparkatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak