21:00ak aldera gertatu da; eraikinak goiko aldean duen horma zati batetik kaskoteak jausten hasi dira, eta egoera arriskutsu bihurtu da. Suhiltzaileak bertaratu dira eta harriak nondik jausten ziren aztertu ostean horma pikatu dute erdi-solte edo jausteko arriskuan zeuden beste horma zatiak kentzeko. Oraingoz, hesituta dago ingurunea.