Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatu dute Garaian

Mirari Altube Arrese 2023ko ots. 14a, 17:30

Euskal Herriko hainbat ikastetxetako 140 ikaslerekin batera –presentzialki zein online konektatuta– Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna ospatu dute Garaia Parke Teknologikoan, beste urte batez.

ZTIM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Matematika) bokazioak sustatzeko lanean jarraitzen dute Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak testigantzen eta lehiaketen bidez: "Eredu femeninoak ikusarazteko eta eguneroko adibideekin hurbiletik ezagutzeko".

Horretarako, lau emakume zientzialari gonbidatu dituzte eguna ospatzeko; honako hauek: Garazi Garitaonaindia, Alaitz Landaluze, Jasone Giraldo eta Nerea Gil. "Haiekin partekatu ditugu esperientziak, pasadizoak, gogoetak eta ikuspuntu ezberdin eta osagarriak".

Jardunaldiak hiru urteko ibilbidea du eta haren helburua da ZTIM formakuntzetan dauden emakume eta gazteen egoeraren, haien ibilbide profesionalaren eta egiteko dagoen lanaren gaineko hausnarketa eta aldaketen beharra aldarrikatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak